www.pititako.net
   
 

www.pititako.net
 
Código Noticia: Haiena izan zen garaipena...
 

Negu Gorriak, euskal musikaren talde garrantzitsuenetako bat bere bizitzan grabatutako guztia batu dute DVD galanta batetan.

Orain dela 15 urte, 90eko hamarkadaren hasieran, Kortaturen bidea bukatutzat eman ondoren, Muguruza anaiak, Fermin eta Ińigo, Kaki Arkarazo, Mikel Cazalis eta Mikel Abrego, “Negu Gorriak” taldea osatu zuten. Bostak batera makina hobezin batean bihurtzen dira eta urte horretan, Mikel Abrego sartu baino lehen, Herrera de la Manchan-rako urteroko martxan haien lehen kontzertua ematen dute.

Negu Gorriak (1990), Gure Jarrera (1991), Gora Herria (1991), Borreroak Baditu milaka aurpegi (1993), Hipokrisiari Stop! Bilbo 93-X-30 (Zuzenean, 1994), Ideia Zabaldu (1995), Ustelkeria eta Salam, Agur (1996) gehi aurten ateratako dvdarekin batera datorren diska, zuzenean Donostiako Belodromoan, 2001/02/23, egiten dute Negu Gorriak ateratako eta utzitako diskografia osoa.

Honekin batera mundu osotik hainbat eta hainbat bira, eta hainbat kontzertu egin zituzten, baina 1993. urtean, Galindo generalak “Ustelkeria” kantagatik epaiketara eramaten du taldeari. Urte honetatik 1996 arte, taldea biraka dabil milaka pertsonen aurrean haien musika egiten baina urte hontan kitarrak eta isilaraztea erabakitzen dute, gauza bat argi utziz, Galindok haien kontra hasitako epaiketa irabaztekotan, festa egongo zela.

Eta horrela izan zen, 2001. urteko urtarrilean “Geurea da garaipena” oihua entzun zen! Eta hilabete bat pasa ondoren, Baionan eta bi gauez Donostian, Negu Gorriak, zentzuraren kontra bildu egin ziren, oroitzeko hiru gau eginez. Eta puntu, denbora pasa eta gero, Fermin, Ińigo, Kaki, Mikel Bap eta Mikel Anestesia haien taldeekin jarraitu dute, Kuraia, Sagarroi, Kontrabanda etab. taldeekin edota musika munduan murgilduta Kakiren kasuan.

  

Negu Gorriak, haien bidea bukatutzat emateko jarraitzaleei, opari moduan, DVD bat kaleratu dute non Radio Rahim bideoklipa eta nola egin zen, 1990. urtean Herrera De La Manchan emandako kontzertua, Tour 91 eta Tour 91+1ko erreportai kontzertua, iada kaleratutako NGTB 94, 1996. urtean emandako eta kaleratutako kontzertua “Hitz Egin” izenarekin eta lehen esandako kontzertu agurra “Geurea da garaipena” Donostiako Belodromoan.

Guzti hau eta gauza gehiago ikusi nahian geratu bazara, Metak kaleratutako DVDa eskuratu edota haien web gune berrian sartu, www.negugorriak.net.


 
(16/01/2006 18:56 h)