1. Musikaz ere AHT gelditu !
Lehenik eta behin, datorren larunbatean, Ekainak 10, Donostian burutu behar
den Abiadura Handiko Trenaren (AHT) aurkako manifestazio nazionala dela eta,
“Musikaz ere AHT gelditu” ekimena prestatu dugu. Manifestazioarekin bat
egiten du Musikherria herri disketxeak,
baina proiektu txikitzaile eta inposatu honen aurka egiteko, herri-eragileen
inplikazio maila altua behar dela ikusirik, manifestazioa bukatu bezain laster,
19:00ak aldera, Donostiako Alde Zaharrean Musikherriko eta inguruko musika
taldeak eta bakarlariak Rock-maratoia prestatu dugu AHTaren proiektuari gure
desadostasuna aurkezteko.
Manifestazioa girotzen Mulambo batukada egongo da eta gero 5 gunetan banatuko
zen:
1. gunea: Boulebard (19:00-22:30) Mix6T – SKT sekuentzia – Izate
2. gunea: Sarriegi plaza (19:00-22:30) Bakarlariak: Jonu – Nefasto – Mantala
no
3.gunea: Zuloaga San Telmo (19:00-23:30) Ipurtzulo – Interrup-tur (antzerki
taldea) – PKU
4.gunea: Konstituzio plaza (19:00-22:30) Bort – Haitzulo – Kean
5.gunea: Trinitate plaza (19:00-24:00) Kloratita – Txakurrak – Korumbá –
Aluaren algara
Eguraldi txarra egiten badu edo Donostiako Udalak oztopoak jartzen baditu,
ikuskizunak lokal eta tabernetan egingo da. Kaleko gune bakoitzean abisatuko da
nora pasatuko liratezke kontzertuak (momentuz: bakarlariak REKALDE tabernara;
beste kontzertuak banatu daitezke Eguzki lokala eta Ikatz biltokiaren artean.
Beste lokal baten konfirmazioaren zain gaude).
2. Gaztetxe Biraren bukaera jaialdia
Abenduan hasitako Gaztetxe Biraren bukaera heldu da. Horretarako,
Ekainaren 17an, larunbata, Zarautzeko Putzutzulo gaztetxean jaialdia prestatu
dugu 22:00etatik aurrera. Jaialdi honek, gaztetxe honetan bertan
antolatu duten Software Librearen Asteburuarekin bat egingo du musika askearen
aldeko apustua ozen aldarrikatuz. Horrela, Jonu bakarlaria eta Korumbŕ eta SKT
Sekuentzia taldeak arituko dira Putzuzuloko eszenatokian.
Azken 6 hilabete hauetan Euskal Herriko gaztetxeetatik egin dugun birari
buruz oso balorazio positiboa egiten dugu. 40 gaztetxe inguru zeharkatu du birak
eta 40 talde baino gehiagok parte hartu du. Eskertzekoa da Gaztetxeek hartutako
konpromiso irmoa Gaztetxe Bira eta Musikherriaren proiektuari dagokionez.
Elkarlan polita jarri dugu martxan eta hasieran geneuzkan 3 helburuak bete
ditugu:
-Musikherriak herri/gazte mugimenduko eragileen proiektuekin, kasu honetan
gaztetxeekin, bat egitea eta elkarlana burutzea
-Musikherriaren proiektua eta taldeak ezagutzera ematea
-Gaztetxeak kultura askearen aldeko gune erreferenteak bilakatzea
3. Musikherriaren Udako Kanpaina
Musikherria, izenak berak adierazten duen bezala, herria eta musika uztartzen
dituen herri disketxea da eta Jai batzorde, txosna batzorde, Gazte Asanblada
zein musika eskaintzen duen eragile guztiengana jotzen ari gara geure burua
aurkezteko eta, bide batez, herri mugimendu bezala, haiekin lan egiteko asmoz.
Dakigunez, Euskal Herrian hainbat jai dira eta gure burua eskaini nahi diegu
edozertan laguntzeko. Musikherria beste aukera bat bezala aurkezten da, baina
aukera desberdina, SGAE edo SACEM bezalako eragileekin lan egiten ez duena,
autogestioa praktikara eramaten duena, herri kultura eta partehartzea bultzatzen
duen proiektua da. Horregatik, proiektuaren aurkezpena eta musika taldeen
kontaktuak batzen dituen idazkia prestatu dugu eta herriz herri banatzen ari
gara.
Informazio orokorrerako:
info@musikherria.org
telefono zenbakia 695 199 619
|