www.pititako.net
   
 

www.pititako.net
 
Código Noticia: MusikaGida 2006 egitera goaz!
 

2004. urtean, Gaztesarea gazte atarian musika munduan ibiltzen ginen zenbait lagunek “Euskal Herriko talde gazteen MusikaGida” jarri genuen abian, musika mugimenduak hartzen zuen bideaz kezkatua. Jakin bagenekien, dozenaka zirela gure herrietako entsegu lokaletan biltzen ziren musika talde gazteak, eta bagenekien euren eremu naturaletik at (herria, eskualdea...) kontzertuak eskaintzeko zituzten arazoak.

2004ko MusikaGidak egin du bere bidea jada, lehenbizi paperean eta gerora interneten gida digitalean. Bere garaian landu genuen haziak eman ditu bere fruituak eta Euskal Herriko musika mugimenduan ere ikusi dira bere emaitzak. Oraingo gure erronka, gida berritzea eta hobetzea da, duela bi urte egin genituen akats txikiak konponduz. 2006ko gidan parte hartzeko, inongo diskoetxerekin kontraturik ez izatea ezinbestekoa da. Musika herritarrean sinesten dugu, eta ez musika negozio bezala ikusita. Horrela bada, oraindik maketarik grabatu ez baduzue, lokalean kantuak sortzen ari bazarete edo zuen lanak autoekoiztuak badira, zigilu independienteetan editatuak edo herri diskoetxeetan argitaratu badira, hau zuen gida da!. (oharra: Musikagidan parte hartzeko azken eguna, urriaren 25a da)

Gaztesareak ezin du musikaren panorama aldatu, hori gazte mugimenduak berak egin beharreko lan etengabea da; baina, guk, komunikazio egitasmoa izanik bitartekoak eskainiko dizkiogu lan hori errazteko. Musikagida, hain zuzen, Euskal Herriko musika panoraman komunikazio bitarteko batean bilakatu da. Horregatik kaleratu nahi dugu gida hau berriz. Dispertsatuta, eta ezkutuan dauden musika talde maketero guzti horien informazio berritua liburuxka batean biltzeko eta musikagida digitala osatzeko. Era honetan, edozein gazte elkartek, gaztetxek edo tabernak kontzertu bat antolatu nahi duenean ez du zertan betiko musika taldeetara jo beharko, aukeran musika talde askoz gehiago izango baititu.

Informazio gehiago: musikagida06@gaztesarea.net

tel: 943 59 35 88


 
(10/10/2006 18:59 h)