Bebarruko Jardunek “Arto Artian Jardunek”
2007ko
Maiatzak 11-20 , Azkoitiko Matadeixen. www.artoartian.org
-- Maiatzak 11, ostirala 22:30tan: Eten + Gora Japon + Ibon Rg & Maite
Arroitajauregi
-- Maiatzak 12, larunbata 22:30tan: Tusuri + Xedh
-- Maiatzak 15, asteartea 21:30tan: Charalambides (Texas EEBB)
-- Maiatzak 19, larunbata 22:30tan: Volonté (A Coruńa) + Bizarra + Do
-- Maiatzak 20, igandea 20:30tan: "Hiri irudiak" hirietan grabatutako soinu-irudien
emanaldia. Unai Urkijo, Paralux, No Acepto!!!, Perros Callejeros...
Batiz bat musikaren norabide eta erabilera ezberdinen inguruko bilaketa eta
sakontze lanetan gaur egun
Euskal Herrian eta nazioarte mailan dauden lan berriak zabaltzea da gure nahia.
Musika ulertzeko eta
bizitzeko modu berriengatik apostua egiteko aukera eskaini nahi dugu. Honela
gure helburua inguruko
adierazpen artistiko berritzaileentzat leku berri bat sortzea da, entzulego
nagusiarengan bestelako
musikenganako jakinmina eta zaletasuna piztearekin batera.
………………………………………………………………………………………………
Eten 1998an Bilboren ezkerraldean abiatutako ezohiko musika proposamena,
gaurregun bikote gisa. Rock itxurako tresneria lagun, bapateko armiarma sare
indartsu eta hipnotikoak sortzen abilak. Gitarra eta baterian oinarritutako
arkitektura elektrikoa.
Gora Japon Myriam (bateria, ahotsa) eta Jon (gitarra, ahotsa) dira, 2005
bukaeran Bilbon sortutako bikote basikoa: rock-a eta inprobisazioa lantzen
dituzte.
Rockaz gainera munduko hainbat txokotako musika ere gustoko dutela erakusten
dute hainbat doinutan, Mulatu Astatke edo Marc Ribot bezalako izenak batzuk
esatearren. Kutsakorrak
Ibon Rg & Maite Arroitajauregi Minimalismo eta inprobisazioaren uretan
igerian dabilen bikotea dugu. Alde batetik Maite Arroitajauregi (Eibar, 1977)
dugu, cello-jotzailea, azken urteetan hainbat proiektutan murgilduta egon dena (Anari,
Lisabo, dantza, zinema...), eta bestetik Ibon RodrĚguez (Sestao, 1978),
bandoneoia jotzen duena proiektu honetan baina azken garaian Eten, Le Noise eta
bakarka ( www.ibonrg.net ) aritu izan dena.
Tüsüri Oier Iruretagoiena dago Tüsüriren atzean, eta Gipuzkoako ingurune
industrialenetik dator, Errenteriatik. Musika elektroniko ilun eta industrialean
eginiko egonaldi labur baten ondotik, egun giro grabaketen manipulazioan
oinarritzen da nagusiki. Iluntasunean beti.
Xedh Jatorriz Gasteizkoa den Miguel A. García -Válvula Antiretorno, Baba
Llaga- soinu-artistaren bakarkako proiektua. Barne bidaira gonbidatuz, taupada
darion musika, irudi eta kolorez betea, ezohiko berezitasun piktorikoduna.
Charalambides Tom eta Christina Carter bikoteak, 1991ean sorturiko proiektua
da, Houston, Texasen. Gitarra eta ahotsean oinarritzen dute beren musika. “A
Vintage Burden” beren azken diskoa aurkeztera etorriko dira Azkoitira,
Bartzelona eta Madrilen jo ondoren.
Do Joseba Irazoki (DO, On Benito, Mengele quartet,Iglu… ) musikari
Beratarraren egitasmo improbisatzaile eta esperimentala da. DOren paisai goxo
eta atseginak sortzeko, Josebak efektu pedalekin prozesatutako gitarra, harpa
eta sokazko bertzelako musika-tresnak erabiltzen ditu Bizarra Iban Urizar (Cafe
Teatro, Mengele Quartet,…) eta Mikel Etxegaraik (Gutariko Bat, Voodo muzak, …)
osatzen dute bizarra. Jazza askea denean edo elektronikaren bitartez paisaiak
marraztu nahi direnean bezala.
Bizarra, Bzz….rrrrrr….Bzzzzzz………..rrrrrrrrrrrrrrrr.
Volontč A Coruńako musikari kolektiboak, free jazz eta europaldean 60
hamarkadatik aurrera egindako musika askearen eraginak onartzen dituzte.
Galiziatik espresuki etorriko dira guregana.
Hiri irudiak hirietan grabatutako soinu-irudien emanaldia. Unai Urkijo, Paralux,
No Acepto!!! eta Perros
Callejeros-en lanak ikus-entzuteko
|