Berriz ere kalera irten eta espazio publikoa berreskuratu dugu. Aspalditik
datorkigun eskubidea da, beronen defentsa gure taldeen oinarrian dago: abortua
libre eta doan.
Abagune honetan, non 2.000 emakumetik goraren bizi pribatuaren aurkako eraso
polizial eta errepresiboa ematen ari den. Emakumeok eskubiderik oinarrizkoena,
norbanakoaren gorputza kontrolatzekoa, praktikan jartzeko pasa dira kliniketatik.
1985ean onartutako Legearen aplikazio zehatza eta hitzemandako honen
moldaketa atzeratzeko gobernutik egiten ari diren maniobrak salatzen ditugu
Abortua delitu bezala mantentzen jarraitzeak mugatua bihurtzen du, baina ez
honek bakarrik. Hiru balizko arrazoien praktika ere, dohainik eta emakumeontzat
garantia guztiekin, gero eta zailagoa da aplikatzen zentro publikoetan.
Emakumeon eskubide sexual eta erreproduktiboak ezabatu eta zapalduak izan
dira eskukada bat boto eta soldata handiz hornitutako besaulki batzuengatik.
Eliza katolikoak, era erasokor eta inkisitorialean, berriz ere eskenatoki
elektorala estutzen du gure bizietan muturrak sartuaz, askatasunen
deuseztapenerako argumentuak erabiliaz.
Ez da emakumeon eskubideak beteak izango direla ziurtatzen. Aitzitik, HNEak
ez dira zentro publikoetan praktikatzen; ez da doan; oztopo mediko eta
juridikoen lasterketa bat da; eta, azke-nean, guardia zibilaren eskutik emakume
eta profesionalak atxilotuaz amaitzen den tranpa maltzur bat izaten amaitzen du.
Basauriko epaiketa ospetsua dugu gogoan Euskal Herrian, non jendarte osoa
mobilizatu eta abortuaren zatitako despenalizazioarekin amaitu zen. Diktadura
frankistaren hondarrak zirela pentsatu nahi genuen. Bere ondorengoek emakumeon
eskubideen aurka egiten duen jendarte kontseraboreena bere egin dutela egiaztatu
da orain.
Oraindik orain, lege berriarekin ikusi dugu nola abortu gehienak klinika
pribatuetan egiten diren. Zentro publikoetako analisi eta informe medikuen bide
luze eta zailak emakumeak asistentzia azkar eta egokiagoaren bila zuzentzen ditu.
Zentroetako profesionalen gain, berriz, botere judizial eta polizialaren mehatxu
konstantea eta legea hausten ari diren etengabeko ustea dago.
Nafarroan are okerragoa da egoera. UPNren gobernua, PSN-PSOEren laguntzaz,
legearen aplikazioa oztopatzen ari da eta egungo estatuko legislazioa ez du
betetzen.
Hemen ezin da abortatu.
Hemen, osasungintza publikoa klase mediko atzerakoienaren plaza propioa da.
Hemen ez dira emakumeon eskubideak errespetatzen.
Hemen giza eskubideak urratzen dira.
Euskal Herrian emakumeok ezin dugu gure gorputzari buruzko erabakirik hartu,
abortua ez da ez librea ez doan.
Ez gara isilduko. Ez gaituzte isilduko. Kalera batera eta aldarrikatzaile
irten gara UPNren gober-nuaren praktika legeausleak salatzeko. Gogoz kontrako
haurdunaldiak gutxituko dituen sexu hezkuntza eta orientazio programen falta
salatzeko. Familia harreman eredu heterosexualaren inposaketa salatzeko. Botere
judiziala eta etxe zein klinika pribatuetara sartuz erabiltzaileen historia eta
biziak bahitzen dituen polizia salatzeko. Ez garela promesa elektoralen bidez
engainatzen utziko abisatzeko: Abortua libre eta doan orain!!!! Gu
erditzen gara, guk erabakitzen.
----------------
Abortatoaren aldeko Iruņeako Batzordea, Alsatsuko Feministak, Amalatz,
Arabako Emakumeen Asanblada, Argitan, Basauriko Emakume Taldea, Bizkaiko
Emakumeen Asanblada, Emakume Internazionalistak, Ermuko Asanblada,Euskal Herriko
Bilgune Feminista, Herne, Lanbroa, Medeak, Ondarruko Emakume Taldea, Plazandreok,
7menos20.
|