Axularreko Ikasle Abertzalearen oharra:
Joan den ostiralean, Sestaon, Polizia Nazionalaren bi furgoik kirola egitetik
zetozen bi lagun gelditu zituzten, haietako bat Santurtziko Axular institutuko
ikaslea. Gauzatutako erregistroan gehiegizko indarkeria erabiltzeaz gainera
mehatxuak ere jaso zituzten, ezker abertzalearekin loturarik zuten ikusteko
xedearekin.
Honi guztiari gaineratu beharra dago Euskal Herriko Nortasun Aitormena (EHNA)
ostu zietela, inolako azalpenik eman gabe.
Testu honekin argi eta garbi utzi nahi dugu herrialde honetan ez dagoela
adierazpen askatasunik eta indar polizialak zilegiak diren joera politikoak
jarraitu egiten dituztela. Hala ere, hauei zuzentzen gatzaizkie gure ideiekin
amaituko ez dutela jakinaraziz, ez baitute gazteriaren ahotsa isilduko; ez
bortzakeriaz ez mespretxuz.
Euskal gazteriak 30 urte egon gara borrokatzen kaletan zein institututan eta
errepresioa, atxiloketak, eskubideen urraketak… jaso ditugun arren ezin izan
gaituzte eta ezin izango gaituzte isilarazi.
Mertzenarioak euskal herritik at!
Gora euskal gazteria!
Axularreko Ikasle Abertzaleak
|