www.pititako.net
   
 

www.pititako.net
 
Código Noticia: “Pasaiako sarraskia argitu"
 

1984ko martxoaren 22an Pasaiako Badian Komando Autonomo Antikapitalestetako lau kide hilik
suertatu ziren: Rafael Delas (Txapas) – Iruindarra, Jose Maria Izura (Pelu) –Iruindarra, Dionosio Aizpuru (Kurro)- Azpeitiarra eta Jose Maria Isart (Pelitxo)- Azpeitiarra.

Garai horretan Eusko Jaurlaritzako Lehendakari zen Carlos Garaikoetxeak Barne Sailari gertatutakoa ikertzeko agindu zion. Urte horretako uztailean bertan, ikerketa guztiak bertan behera geratu ziren inongo argibiderik eman gabe.

2000.urtean sumarioa berriz irekitzea lortu zen, hildakoen senide eta lagunen presioen bidez, eta 2001 eko Urtarrilean, Azpeitiko udal plenoak, alderdi polítiko guztien adostasunez, erabaki zuen Udal hau akusazio partikular aurkeztea eta abokatu bat jartzea kasua argitzeko.

Horrez geroztik, lekuko batzuek epaile aurrean deklaratu badute ere, duela bi urte ingurutik, ez dago inongo aurrerapausorik, eta esan daiteke sumarioa gelditua dagoela eta gainera artxibatzeko arrisku larrian.

Horregatik, gertatutakoa lehen bait lehen argitzea eskatzeko Azpeitian 2010eko martxoaren 27an, larunbatean, eguerdiko 12:30ean manifestazio bat antolatu dugu.
Manifestazioko leloa: “Pasaiako sarraskia argitu" izango da eta pankarta emango dutenan hildakoen senide eta lagunak.
Martxoaren 13an, larunbatean , eguerdiko 12:30ean prentsaurrekoa emango dugu Azpeitiko udaletxe azpian eta espero dugu zuen komunikabidea bertara azaltzea, emango diren argibideak jasotzera.

Pasaian eroritakoen senide eta lagunak.


 
Pasaian eroritakoen senide eta lagunak. (03/03/2010 11:20 h)